Testu honetan lotura-hitzak falta dira. Ipini ezazu azkenean ematen diren aukeretan egokiena
Dans ce texte, il manque les mots de liaison. Placez le mot le plus approprié parmi les choix qui sont donnés à
la fin.
LEKU ATSEGINA OPORRETARAKO
1. Lehengo udan itsasertzeko
etxe txiki bat alokatu
genuen senarrak eta biok, abuztuko oporrak
pasatzeko. Ordurarte
camping-en batean pasatzen genituen beti oporrak. Iaz, ordea
, aldatzea erabaki
genuen. Lagun batek eman zigun etxe horren berri eta lasai joateko esan zigun, ondo egongo ginela.
Aurreko urtean berak alokatu omen zuen eta primeran egon omen zen. Horrek animatu gintuen etxea
hartzera, ez baita gauza bera etxe ezagun batera joatea edo itsumustuan
edozein etxe alokatzea.
2. Gainera
, etxea hondartzatik gertu zegoen eta hori ere ez zen gauza txarra.
3. Beraz (bada)
, ilusioz beterik abiatu ginen, opor lasai eta atseginak izango genituelakoan. Telebistak,
bestalde, eguraldi ezin hobea iragarri
zuen hilabete osorako. Abuztu zoragarri bat genuen aurrean...
4. Ilusioak ez zuen luze iraun, ordea. Izan ere
, iritsi orduko hasi ziren arazoak. Gauerdia zen iritsi
ginenean. Atea ireki eta etxe osoa urez betea aurkitu genuen. Eta ez hori bakarrik. Argia ere hondatua
zegoen eta ez zegoen hura pizteko modurik. Guztiz etsita, autoan sartu eta han igaro genuen gaua.
5. Hurrengo
(# datorren: prochain) egunean, langileak ekarri eta berehala konpondu zizkiguten uraren
eta argiaren gorabehera guztiak. Noizpait
(corr: hortaz), bazirudien amaituak zirela arazoak.
6. Hala zirudien bai, etxeko tresna
guztiak martxan baitzeuden. Baina bestelako arazoak etorri ziren
berehala. ‘Bisitariak’ agertzen hasi zirenean, hain zuzen...
7. Euliak eta eltxoak azaldu ziren aurrena. Lehenbiziko egunean sartu ziren eta hilabete osoan ez zuten
alde egin. Ondoren
, noranahi sartzen diren inurri
nekaezinak
agertu ziren. Sukaldean ez ezik,
logelan ere bisitatu gintuzten. Hazkura
leuntzeko
pomada erosi behar izan genuen, jakina.
8. Noizbehinkako
bisitariak ere izan genituen. Egun batean, sagu txiki batek egin zigun konpainia
egongelan, iluntze aldean. Zer janik ez zuen aurkitu, omen
(corr: nonbait); eta berehala alde egin
zuen handik. Edozein txokotan sartzen diren armiarma nazkagarriak, ordea, ez ziren horren azkar joan.
9. Camping-etan egindako oporretan ez genuen sekula horrelako ‘lagunik’ izan. Han ez genuen inolako
animaliarik ikusten dendaren inguruan, ondoko larretan lasai-lasai ibiltzen ziren behiak izan ezik.
10. Oraindik ez dugu ezer erabaki, baina datorren udan berriro
ere camping batera joango garela iruditzen
zait. Edozein lekutara; behintzat, etxe hartara baino lehen
...
itsasertz : côte
alokatu : louer
itsumustuan : à l’aveuglette
iragarri : annoncer
etxeko tresna : appareil ménager
inurri : fourmi
nekaezin : inlassable, infatigable
hazkura : démangeaison
leundu : adoucir, amollir – leun : doux
noizbehinkako : sporadique, occasionnel
omen : semble-t-il, dit-on, paraît-il (s’emploie donc aussi seul – cf Handia omen da : il paraît qu’il est grand)
manque verbe ? ou élision d’un verbe évident ?