07/06/17 747090456 1 / 4
HIZKETA PRIBATUA
1. Bi neska-mutil paseatzera irten ziren igande arratsalde batez, baina ez ziren urrutira joan; haize hotza
zebilen eta bat batean euria hasi zuen, gogor hasi ere. Aterpe batera joan ziren korrika. Hantxe egon
ziren pixka batean, baina ez zuen atertzen
eta hozten hasi ziren. Ez zeuden gustura.
2. “Ezin gara horrela egon”, erran zion neskak mutilari. “Oinak hotz-hotzak dauzkat”
3. “Joango al gara zinera ?”, galdetu zuen orduan mutilak. “Aste honetan ez gara oraindik izan”
4. “Ez da ideia txarra..., bi edo hiru pelikula badira on samarrak. ‘Thelma and Louise’, adibidez. Nire
bulegoko bi neskak ikusi dute eta izugarri gustatu omen zaie.
5. Horrela, bada, zinera joatea erabaki zuten. Zinera heldu zirenean, jende asko zegoen zain sarrerak
hartzeko. Iritsi ziren noizbait leihatilara.
6. “Zenbat sarrera behar dituzue ?”, galdetu zien sarrera-saltzaileak.
7. “Bi”, erantzun zuen mutilak, “ez oso aurrean, plazer baduzu.”
8. “Zenbaki gabeak dira txartelak. Libre aurkitzen duzuen lekuan eseri beharko duzue.”
9. Sartu ziren barrura eta leku gehienak hartuak zeuden. Hamargarren lerroan, ordea, bi aulki zeuden libre.
Harritzekoa zen, oso leku ona baitzen hura. Eseri ziren, bada, han eta berehala argiak itzali eta pelikula
hasi zen. Atzeko lerroan, ordea, bi emakumek lasai-lasai jarraitu zuten hizketan. Mutila gero eta
urduriago zegoen.
10. Neskak lasai egoteko erran zion belarrira
, laster isilduko zirela andre haiek. Baina, bai zera ! Isildu
beharrean, gero eta ozenkiago
ari ziren. Mutila ezin zen egon.
11. “Orain ulertzen dut zergatik zeuden libre bi aulki hauek”, erran zion isilka neskari.
12. Honek igarri zion mutilari zerbait esateko gogoa zuela eta isiltzeko keinua eginez besotik heldu zion. Bi
andreek, ordea, lasai-lasai jarraitu zuten hizketan, bere kontuak kontari
. Eta, jakina, ezin zen pelikula
ondo entzun.
13. “Plazer baduzue, andreak”, errietan egin zien azkenean mutilak, “ez dugula ondo aditzen... !”
14. “Lotsagabe, hori !”, erantzun zion haserre emakume haietako batek.”Zer entzun nahi duzu zuk ? Hau
hizketa pribatua da !”
JH
atertu : 1-arrêter de pleuvoir 2-interrompre, faire cesser
belarrira : (dire) à l’oreille
ozenki : à haute voix, avec sonorité
kontari : racontant