
 
IKASKETEN DESKRIBAPENA 
Antolakuntzen eta merkatuen arteko merkataritza-harremana 
aztertzen dituen diziplina da marketina. Salmentak, publizitatea, 
merkatuen ikerkuntza, prezioen finkatzea, produktuen garapena 
eta bezeroarekiko harremana bezalako eginkizunak ditu aztergai. 
Aurrerapen teknologiko azkarrak eta merkatuen globalizazioak 
ezinbesteko bilakatu dute marketinaren oinarrizko printzipioak 
sakontasunez jakitea, enpresek lehiakor eta bereiziak izatea lortuko 
badute. Marketin eta merkatuen ikerkuntzarako eginkizunak eta 
jarduerak egiteko gai izango diren profesionalen prestakuntza 
integrala da gradu honen helburua. Halaber, pertsona graduatuak 
marketin eta merkatuen ikerkuntzaren arlo espezifikoen 
diziplinartekotasuna jakin beharko du, bai eta hauek ekonomia 
eta enpresaren gainontzeko arlo funtzionalekin eta gizarte-
zientziekin eta beste zientzia guztiekin dituzten harremana ere, 
bere jardunaz antolakuntzaren funtzionamendu hobea eta 
emaitzen areagotzea lagunduko dituelarik. 
ELEANIZTASUNA 
Euskara: oinarrizko eta nahitaezko materia guztiak euskaraz zein 
gaztelaniaz buru daitezke. Hautazkoen % 50a baino gehiago 
euskaraz burutu ahal izango dira. 
Atzerriko hizkuntza: GRADUko titulua lortzeko, ikasleak hirugarren 
hizkuntza batean komunikatzeko gaitasuna duela ziurtatu behar 
du (normalki ingelesez). Horretarako lau bide izango ditu: kreditu-
kopuru jakin bat eginez, gradu-amaierako lana atzerriko hizkuntza 
batean burutuz, ERASMUS Programan parte hartuz edo Hizkuntzen 
Europar Erreferentzia Marko Bateratuaren B2 mailako ziurtagiri 
ofiziala aurkeztuz. 
LANERATZEA 
Lanbide enplegurako euskal zerbitzuaren txostenen arabera 
(www.lanbide.net), titulazio baliokideko, hau da, merkatuen 
ikerkuntza eta tekniketako titulatuek enplegu tasa aski altua izaten 
dute, denboran ere mantentzen delarik, gainontzeko unibertsitate 
titulazioen multzoaren batez bestekotik nahikoa goragokoa. 
Merkatuen Ikerketako teknikari, merkaturatze teknikari gestore, 
banku agente, merkaturatze saileko zuzendari eta marketin eta 
publizitate teknikari izan daitezke lankide nagusienak. 
MUGIKORTASUN-PROGRAMAK 
Fakultateak, Nazioarteko Harremanetarako dekanordetzaren bidez 
eta Nazioarteko Harremanetarako errektoreordetzaren 
bulegoarekiko lankidetzaz, hiru mugikortasun-programa sustatu 
eta gestionatzen ditu, fakultateko ikasleek ikasketen aldi bat 
espainiar, europar edo Amerika Latinoko nahiz bestelako tokietako 
unibertsitateetan egin dezaten: 
SICUE/SENEKA programa (Espainia)  
ERASMUS programa, bai ikasketak bai praktikak burutzeko (Europa)  
AMERIKA LATINOA ETA BESTELAKO NORAKOAK programa (Estatu  
Batuak, Kanada eta abar.) 
PRAKTIKAK 
Praktikak egitea borondatezkoa da Marketineko graduan, gehien 
dela, 18 kreditu arte. Dena den, fakultateak enpresetan praktikak 
egiteko programa oso eraginkorra du bertako ikasleentzat. 
Enpresetan eginiko kanpoko praktika borondatezkoen bidez, 
antolakuntzekiko hartu-eman zuzena eskaini nahi zaie ikasleei, 
geroago eginkizun profesionala bertan burutu ahal duelarik. 
Jarduera honetan, ikasleak jakintza teorikoak esparru 
profesionalean aplikatu ahal izango ditu eta, honez gain, jakintza 
eta teknika berrien ikasketa autonomoa landuko du, egoera 
errealetan aplikatuz. 
GRADUONDOKOETARAKO SARRERA 
Marketinean graduatua gai da prestakuntza jasotzen jarraitzeko 
fakultateak Ekonomia, Enpresen administrazioa, Fiskalitatea, 
Finantzak, Marketina eta bestelako arloetan eskaintzen dituen 
graduondoko edozein ikasketatan. Honez gain, antzeko ikasketak 
burutu ahal izango ditu UPV/EHUko beste ikastegietan, beste 
unibertsitateetan eta ikasketa eta ikerkuntzarako guneetan, bai 
espainiarretan bai kanpokoetan. 
Avda. Lehendakari Agirre, 83 
48015 BILBAO 
T: 94 601 70 56 - F: 94 601 37 53 
www.ekonomia-enpresa-zientziak.ehu.es 
Ekonomia eta Enpresa Zientzien 
Fakultatea 
Facultad de Ciencias 
Económicas y Empresariales 
NAHITAEZKO IRAKASGAIAK 
LEHENENGO IKASTAROA 
1. lauhilekoa  2. lauhilekoa 
Ekonomiarako Sarrera I: Mikroekonomiaren Oinarriak  Ekonomiarako Sarrera II: Makroekonomiaren Oinarriak 
Matematika I  Matematika II 
Kontabilitaterako Sarrera  Finantza-Kontabilitatea 
Zuzenbiderako Sarrera  Ekonomiaren Historia 
Enpresaren Ekonomia: Sarrera  Enpresaren Ekonomia: Antolakuntza eta Zuzendaritza 
BIGARREN IKASTAROA 
1. lauhilekoa  2. lauhilekoa 
Kostuen Kontabilitatea  Produktu eta Prezio-Erabakiak 
Merkataritza-Zuzendaritza: Sarrera  Kontsumoaren Soziologia 
Estatistika eta Datuen Analisia  Salgaien Banaketa 
Mikroekonomia  Merkataritza-Komunikazioa: Oinarriak eta Plangintza 
Finantza-Eragiketen Matematika  Marketinari eta Merkatuen Ikerkuntzari Aplikaturiko Estatistika 
HIRUGARREN IKASTAROA 
1. lauhilekoa  2. lauhilekoa 
Kontabilitate-Analisia  Merkataritza-Ikerkuntzaren Aplikazioak 
Estrategia-Zuzendaritza: Enpresa-Politika  Merkataritza-Komunikazioa: Erabakiak 
Enpresaren Erregimen Fiskala  Eskaria Aurreikusteko Teknikak 
Makroekonomia  Nazioarteko Marketina 
Merkataritza-Ikerkuntza: Sarrera  Finantza-Gestioa Marketinaren 
eta Kanpo Merkataritzaren Zuzendaritzarako 
LAUGARREN IKASTAROA 
1. lauhilekoa  2. lauhilekoa 
Enpresen Berrikuntza eta Sorkuntza  Hautazkotasuna (18 kreditu) 
Marketin-Zuzendaritza  Gradu-amaierako lana (12 kreditu) 
Zerbitzuen eta Bestelako Ondasun Ez Materialen Marketina 
Salmenta-Zuzendaritza eta Merkataritza Negoziazioa 
Logistika eta Banaketarako Ikerkuntza Eragilea 
HAUTAZKO IRAKASGAIAK 
L1 Euskararen Arauak eta Erabilera  L2 Kontsumitzailearen portaera 
L2 Lanaren Zuzenbidea  L2 Marketin industriala 
L2 Kontsumoaren Zuzenbidea  L2  Barne Marketina eta Zuzendaritza-Gaitasunak 
L2 Marketineko Joko-Simulazioa  L2 Euskarazko Komunikazioa:
     Ekonomia, Enpresa eta Lan-Harremanak 
MK 
MARKETING
GRADO 
Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea 
Facultad de Ciencias Económicas y Empresariales