Cristina
Lan Kontratudun Bitarteko Irakaslea Ekonomia eta Enpresa Fakultateko
Merkaturatzea eta Merkatuen Ikerketa arloan (UPV/EHU). Metodo Estatistikoak eta
Ekonometrikoak Ikasketa aurreratuen ziurtagiri diploma dauka eta Ekonomian
doktor
Egun, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduko irakaslea da (EAZ
Arabako atala). UPV/EHUko Ekonomia eta Estatistika Sailak antolaturiko mintegietan
edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondoko irakaskuntzaren inguruko
hitzaldietan parte hartu eta hitzaldiak eta argitalpenak izan ditu nazioarteko zein
nazio mailako batzar ezberdinetan; ondokoak dira azkenak: Ikerketaren eta Goi-
mailako Hezkuntzaren Kalitatea Ebaluatzeko VIII Foroa (FECIES, Santander),
International Conference on Engineering and Mathematics (ENMA, 2011),
International Conference on Education and New Learning Technologies
(EDULEARN11), Advances in Latent Variables (SIS 2013, Italia), AEMARK 2013 y 2014
(Marketin Akademiko eta Profesionalaren Espainiako Elkarteak antolatua), Paradigm,
Shifts and Interactions (European Marketing Academy, EMAC 2014) eta Academy of
Marketing Science 2015 (18th World Marketing Congress). EAZ Graduko praktiketan
tutore izan eta Gradu Amaierako Lanak zuzendu ditu.
Ikastegiko batzarreko kide hautatu zuten Gasteizko Enpresa Ikasketen Unibertsitate
Eskolan, bere Kalitate Batzordeko kide izan da, bai eta Saileko Koordinatzailea
Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Arabako Atala) ere.
Ekonomia Aplikatua III Sailaren diru-laguntza jaso zuen ikerketa zientifiko eta
teknikoko proiektuetan parte hartu ahal izateko. Gironako Unibertsitateko Ekonomia
Sailarekin batera
Estatistika teknikari gisa lan egin du Euskal Estatistika Erakundean eta
Kontsumitzailearen Portaera aztertu du Euskal Herriko Unibertsitateak eta Eusko
Jaurlaritzak eratutako ikertaldeen baitan.
Bere ikerketak eredu faktorialetan eta bariantzaren azterketan oinarritzen dira;
ondokoetan zehazki: egitura ekuazioko eredu, panel datu, hazkunde kurba latenteen
eredu eta azterketa faktorial mistoko ereduetan. Aztertu dituen gai nagusiak dira
kontsumitzailearen asetzea, salmenten eta publizitatearen arteko harremana, sare
sozialetatik eratorritako erabilerak eta sariak, ebaluazio sentsoriala eta gaitasunak
goi-mailako hezkuntzan. Bere azken artikuluak honako argitalpen hauetan
argitaratuak izan dira: Prague Economic Papers (Econlit eta EconPaperseko kide), Food
Quality and Preference (JCR- -RECSeko kide) eta
International Journal for Knowledge, Science and Technology.